Mungiatik liga ekar dezake ARTk zapatuan

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 5a, 16:04

Liga txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan Kanpanzar Arrasatek eskura du urteko sari nagusia, Euskal Ligako bigarren mailako txapeldun izatea; Biharko partidurako Mungiara joateko klubetik autobusa jarri dute zaleendako, doan.

Ligako azken jardunaldira arte eutsiko dio Kanpanzar Arrasatek emozioari, nahiz eta matematikak aldeko dituzten ARTko ordezkariak oraindik ez direlako ligako txapeldun. Duela hamabost egun bigarren sailkatu Zaisa Txingudiri partidu garrantzitsua irabazi ostean (25-20), zuri-moreek ezin dute asteburuan kalerik egin (Zapatua, 17:00, Mungia). Liga txapelketa lortzeko biderik errezena da bihar Uribealdeari irabaztea, baina partidua galduta ere posible da txapela Arrasatera berdin-berdin ekartzea, baldin eta Txingudik punturik batzen ez badu: "Irundarrek euren partidua galduko balute, automatikoki txapeldun izango litzateke Arrasate, Mungiatik esku-hutsik bueltatu arren", adierazi dute klubetik. 

Autobusa zaleendako

Klubak doako autobusa jarriko du zaleendako –15:30ean Garibaiko geltokia–. Interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena, info@arrasaterugby.eu edota Whatsapp bidez, 696 334 912 telefono zenbakian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak