Errauskailuaren lanak hastear daudela honen aurkako elkarretaratzea deitu du Debagoiena Zutikek

Zubietako lanak astelehenean hasiko dituzte eta zaborren kudeaketaren beste eredu baten aldeko eta errauskailuaren aurkako elkarretaratzea deitu du Debagoiena Zutik plataformak.

Alternatiba badauelako, errauskailua gelditxukou! lemapean egingo den elkarretaratzea lanak hasiko diren egun bererako, hau da, maiatzaren 8rako, deitu du Debagoiena Zutikek.  Elkarretaratzea arratsaldeko 19:00tan izango da Debagoieneko Mankomunitate parean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.