Kooperatibigintzak bere argi-ilunak dituela ukaezina den bezala, badira ere 60 urteko hamarkadan sortu zen eredu ekonomiko honek gaur egunerarte ekarri dituen argi distiratsu eta itxaropentsuak ere. Kapitalismoaren zaratetatik urrunduz, 22.000 biztanle eta 30 km2 dituen udalerrian eraldaketa soziala abiapuntu eta helburu dituen eredu ekonomiko alternatibo bat garatu da, utopia egiazkoago bilakatuz. Entzun irratsaioa! Mondragon Taldearen baitan, 103 kooperatiba daude, 125 lantegi mundu zabalean, banketxe bat (Laboral Kutxa, alegia), Lagun Aro Aseguruak, Lehen eta Bigarren Hezkuntza dituen Arizmendi Ikastola, Mondragon Unibertsitatea eta teknologia gune sare zabala, besteak beste. Debagoienan, biztanlegoaren %90 bizitza baldintza oso antzekoetan bizi da, aberats eta txirotuen arteko ia amildegirik gabe, beste eskualde eta herrialde askorekin aldekatuta, altuak diren bizitza baldintzetan. Kooperatibek 30.673 bazkide dituzte – 2006an baino 1800 bazkide gehiago- eta urtero 11.875 milloi fakturatzen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko PIB edota Barne Produktu Gordinaren %12 osatuz. Barne..
Osorik irakurri
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak