Jordi Via Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Lanki Ikertegia 2016ko api. 27a, 23:19

Donostia 2016 Kultur Hiriburua eta Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegia elkarrekin lantzen ari diren Kooperarock. Kooperazioaren Artea proiektuaren baitan, Jordi Viak hitzaldi bat eskeiniko du maiatzaren 10ean, Errenteriako Torrekuan, arratsaldeko seietan. Jordi Via, gaur egun Bartzelonako Udaletxean Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatua da eta “Ekonomia Sozial eta solidarioa ekonomia berri baten erdigunean: Bartzelonako Udalaren esperientzia” izenburupean, Bartzelonan udalgobernutik garatzen ari diren ekintzen berri emango du eta Euskal Herriko eragile ezberdinekin mahai inguru bat ospatuko da jarraiean. ENTZUN IRRATSAIOA BERRI HONEN INGURUAN Esan beharra dago, Bartzelonan ezberdintasun ekonomiko handiak daudela biztanlegoaren artean. Horrela, errenta per kapitaren bataezbestekoa 100 bada, badira Sarriá bezalako auzoguneak zeinetan errenta 184,3ra igotzen den eta baita Nou Barris bezalako auzogune txiroak ere  53,7ko errenta per capita dutenak.  Ezberdintasun sozial hauek orekatzeko asmoz, urtarrilaz geroztik udalak ekonomia sozial eta solidarioko ekintzak bultzatu ditu Bartzelonako bost auzoguneetan, egungo sistema kapitalistan..

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak