Joxe Azurmendi filosofo euskaldunak, azken liburuan, gizabere kooperatiboaz hausnartzen du. Liburuaren oinarrian galdera existentziala dago: zein da gizakiaren berezko izaera? Berekoiak gara edota kooperatiboak? Norgehiagoka edota kooperazioa da gizakion sen naturala? Sakoneko galdera horiei erantzunak topatu asmoz, hainbat adituen lanak aztertzen ditu. Lehenik, gizakiaren berezko sena lehiakortasuna dela defendatzen duten autoreak. Aipu berezia egiten dio Darwinen Espezien jatorria liburuari (1859an argitaratua). Darwinek liburu horretan proposatzen du naturaren eboluzioa ulertzeko gako inportantea hautespen naturala dela. Hots, ingurugirora hobeto egokitu denaren biziraupena dela munduaren historian espezie batzuen superbibentzia eta beste batzuen desagerpena azaltzen dituen gako nagusia. Joxe Azurmendiren iritziz Darwinen pentsamendua oso aberatsa da, eta modu sinpleegian iritsi zaigu bere oihartzuna. Halere, ezin uka daiteke Darwinen teoriak pentsamendu kontserbadorean izan duen eragin handia. Izan ere, kontserbadoreek gizartea etengabeko borroka gisa irudikatzen dute, indartsuenak eta egokituenak gailentzen diren errealitate sozial bezala aurkeztu. Azken..
Osorik irakurri
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak