Guztia prest Gérard Godon soinujolearekin domekan Elgetan egitekoa den Herrixa Dantzan saiorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 3a, 11:55

Espaloia kafe antzokian egindako dantzaldietako bat.

Espaloia kafe antzokian egin dute hitzordua 19:00etarako. Soinujole frantziarraren zuzeneko musikarekin egingo dute dantza saio irekia.

Dantzaldi berezia iragarri dute domekarako Elgetan. Gérard Godon soinujole frantziarraren zuzeneko musikarekin egingo dute saioa. Herrixa Dantzan ekimeneko arduradun Patxi Monterok jakinarazi du ohikoa den moduan sarrera librea dela eta parte hartzea irekia, baina txapela pasako dutela musikaria ordaintzeko. Jakinarazi du baita ere taberna zerbitzua egongo dela edatekoekin eta pintxoekin.

Gérard Godon

Soinujolea, dantzaria eta dantza sortzailea da Godon. "Frantzian 'folk dantzaldia' (bal folk) deritzon horietako musika estilo goxo berezian, ohikoak dituzten dantzak proposatuko ditu: baltsak, scottish-ak, polkak, mazurkak, Chapelloise, borobilak... eta halakoak. Gehienak ere berak sortutako musikaz", esan du Monterok. Godonek bere diskoak ere ipiniko ditu salgai ekitaldian.

Dantzaldia 19:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Ekimenak Elgetako Udalaren laguntza du.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak