Berrogeita hamar lagunendako tokia geratzen da Musakolako mendi bizikleta martxan

Ez da Titan Desert, ezta Cape Epic ere. Musakolako mendi bizikleta martxa da datorren domekan 10. urteurrena beteko duena, baina aipatutako mendi bizikletako bi proba horiek moduan, Musakolan ere dortsalek hegan egin behar dute. Eta zalantza barik, parte-hartzaileen artean aurreko bietan baino giro hobea egongo da Zigarrolan, seguru. 

Musakolako jaien bueltan antolatzen duten mendi bizikleta martxak 10 urte beteko ditu domekan, eta dagoeneko 50 lagunendako tokia baino ez da geratzen. Dagoeneko 250 lagunek eman dute izena, eta azken egun hauetan seguru izenematea bete egingo dela (www.kirolprobak.com). Hala, domekan –maiatzak 7– 300 lagun inguruk hartuko du esku proban (09:00etan Zior-Ola kultur elkartean). Dortsalak libre geratzen badira, egunean bertan ere eman ahal izango da izena, apur bat gehiago ordainduta (23 euro). 

Antolatzaileek bi ibilbide prestatu dituzte, luzeak 40 kilometro izango ditu, eta motzak 38, eta urteurrena ospatzeko ziklistek maillota izango dute opari.

Umeendako bizikleta jaia, 10:30ean

Nagusiendako bai, baina gaztetxoendako ere bizikleta irteera prestatu dute domekarako. Hor, gazteen adina kontutan izanda antolatzaileek eskatzen dutena da haurrak gurasoek lagunduta joatea, nahiz eta irteerak ez duen inongo zailtasunik izango.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.