UDA garaile derbian (1-0)

Jokalari aretxabaletarra baloia eramaten.

Iker Sanchezen golak erabaki du norgehiagoka aretxabaletakoen alde. Lehen zatian Mondra gehiago izan den arren, bigarren zatian etxekoak oso serio zelairatu dira eta 3 puntuak Ibarran geratu dira.

Derbietan ohiko den bezala urduri zelairatu dira bi taldeak eta hasieran UDAk baloiaren kontrola izan arren, Mondrak horri buelta eman dio eta lehenengo zatian buruko-min dezente eman dizkie aretxabaletarrei. Presio handia egin diote etxekoen defentsari eta baloi luzeak jokatzen saiatu dira gehienbat, Zaitegiren jokoa aprobetxatzeko. Hala ere, zerrajeroek izan dituzte aukera gehiago lehenengo 45 minutuetan, aurrean Sanchez eta Aizpurua anaiak gogotsu ibili dira baina ez dute lortu Castellanosen atea zulatzea. UDAk ohiko baino baloi gehiago galdu ditu zelai erdian eta erasoan ez dituzte aukera askorik izan.

3 puntuak etxean

Bigarren zatia bestelakoa izan da; etxekoak txukunago zelairatu dira zelai erdia kontrolpean mantenduz, eta arrasatekoek lehenengo zatian egindako esfortzu fisikoak ondorioak izan ditu. Aretxabaletarren lehen jokaldian etorri da gol aukera eta hortik eta 71. minutuan Sanchezek gola egin arte Ruiz de Azua atezainaren area inguruan ibili dira ekin eta ekin. Arrasatekoek ere izan dute aukerarik, batez ere kontraerasoan baina Castellanos fin ibili da atea zaintzen. Esan bezala, Sanchezek egin du 1-0eko Julen Erañak maisuki egindako pase sakon baten ostean. Azken ordu laurdenean derbia berotu egin da eta bi taldeek izan dituzte aukerak markagailua aldatzeko baina ez aretxabaletarrak ezta arrasatearrak ez dute asmatu.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.