Arrasatek eta Oñatik hartuko dute esku Herri Artekoan

Xabier Urtzelai 2017ko api. 28a, 16:35

Arrasateko eta Andoaingo pilotariak, 2015eko edizioan. goiena

Gertu dago aurtengo Herri Arteko Pilota Txapelketa, Gipuzkoako kluben artean dagoen txapelketa erakargarriena. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da kadete mailan, gazte mailan eta senior mailan ordezkariak izatea, eta Debagoieneko kluben artean Arrasatek eta Oñatiko Aloña Mendik lortu dute taldeak osatzea.

Kontrara, aurtengo nobedadeetako bat da txapelketa irabaztea zer den badakien Bergarak ez duela txapelketan ordezkaritzarik izango. Arrasatekoak lehenengo kanporaketa fasean hasiko dira, maiatzaren 7an, eta Donostia izango dute kontrario. Oñatiarrek, berriz, bigarren kanporaketa fasean hasiko dute torneoa, eta Zestoako pilotariak izango dituzte kontrario.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak