Derbia jokatuko da bihar eguerdian Euskal Ligako faseko finalean

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko api. 22a, 22:21
Ford Mugarriko Kepa Zelaia erasoan.

Izarraitz Muñoz Aloña Mendik Urdulizen aurka 29-22 irabazi du eta Ford Mugarrik, berriz, Gasteizko Corazonistas taldea garaitu du luzapenean (32-29). Bi final erdietako partiduetako irabazleek bihar izango dute finaleko partidua 12:00etan Zubikoa kiroldegian.

Igoera faserako klasifikazioa zegoen jokoan arratsaldeko final four-ean, eta bi partiduak etxeko taldeek irabazi dituzte.

Izarraitz Muñoz Aloña Mendi

Oñatiarrak hasieratik hiruzpalau goleko errentarekin jokatu dute Urdulizen aurkako partidua eta hartutako distantzia mantentzeko gai izan dira. Lehen zatian gehiago izan dira etxekoak (15-10 atsedenaldian). Izan ere, kontrarioak motel jardun dira erasoan hasieran. Hala ere, bigarren zati hasieran Urdulizko taldeak gol bakarrera jartzea lortu du. Zaleen laguntzarekin azken 20 minutuetan egoerari buelta eman eta zazpi goleko aldearekin gailendu dira Aitor Aranbururen mutilak. "Oso ondo hasi gara eta ondo atera dugu aurrera partidua", adierazi du Eneko Ugarte atezainak. Oso pozik gelditu dira emaitzarekin.

Izarraitz Muñoz Aloña Mendi taldeko jokalariak pozik, partidu ostean.

Ford Mugarri

Arrasatekoek Gasteizko Corazonistas taldearen aurka jokatutako partidua, berriz, oso orekatua izan da. Lehenengo zatian etxeko taldea okerrago ibili da defentsan eta bizpairu goleko aldea atera diete gasteiztarrek. Atsedenaldira 12-14ko emaitzarekin joan dira. Partiduko azken hamar minututan, baina, berdintzea lortu dute eta luzapenean 32-29ko emaitzarekin amaitzea lortu dute.

Bihar, finala

Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatuko da bihar 12:00etan Euskal Ligako faseko finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak