Fagor Ederlan urteko hornitzaile moduan saritu du General Motorsek

Maite Txintxurreta 2017ko api. 20a, 15:31

Javier Egurzegi Fagor Taldeko Merkatu zuzendariak eta Gumaro Rivera Fagor Ederlan USAko salmenta zuzendaria, saria jasotzen

Konpainia estatubatuarrak "egindako berrikuntza teknologikoaren eta kalitate eta zerbitzuaren izenean" saritu du kooperatiba debagoiendarra. General Motorsek dituen 6.300 hornitzaileen artean onena izan da 2016an.

Iazko hornitzailerik onena izan da Fagor Ederlan General Motors konpainia multinazional ospetsuarentzat. Kooperatibaren berrikuntza eta bere produktuen kalitatea nabarmendu dute sari emaileek. Bestalde, Fagor Ederlanen Borjako (Zaragoza) lantegiak ere aipamen berezia jaso du. 

Martxoaren 31n egin zuten sari banaketa ekitaldia Orlandon (Florida, AEB), eta, hain zuzen, sari banaketa honen 25. edizioa ospatu zuten. “Industriako hornitzailerik trebeenak ezagutu eta lankide izateko pribilegioa dugu” edota “zuekin dugun elkarlanaren balioaren bidez, gure bezeroek eskatzen duten ibilgailu, zerbitzu eta esperientzia eskainiz jarraituko dugu” izan ziren GMko zuzendariorde Steven Kieferren berbak.

Fagor Ederlanek eta Gerenal Motorsek 40 urte baino gehiago daramatzate "negozio harreman egonkorra" mantenduz. Urteko 110 milioi euroko salmenta kopurua du Fagor Ederlanek, eta gaur egun, GMren galga, esekidura, transmisio, modulu eta ardatzetarako hornitzailea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak