Mondragon Unibertsitateak eta PuntuEUS Fundazioak euskara interneten sustatzeko akordioa sinatu dute

Jokin Guridi 2017ko api. 12a, 16:08

Unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikasle ohiek .EUS domeinua erabiltzea bultzatzeko hitzarmena adostu dute bi erakundeek, baldintza bereziak ezarriz.

Mondragon Unibertsitateak eta PuntuEUS Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Donostian. Hitzarmen horretan unibertsitateko ikasleek, irakasleek eta ikasle ohiek baldintza berezietan eskuratzeko aukera izatea adostu dute. Ikasleek doan eskuratu ahalko dituzte eta irakasle eta ikasle ohiek %25eko deskontua izango dute.

Baldintza berezi hauetan eskuratu ahal izateko titularra Mondragon Unibertsitatean matrikulatua egotea edo egondakoa izatea eskatuko da eta eduki guztiak edo gehiena behintzat euskaraz izan beharko dira. Ezingo da eskatzailearen ez den izen bat erregistratu ezta domeinuaren erabilera hirugarren bati saldu. Ikasleek euren proiektu akademikotarako, blog pertsonaletarako edota aisialdiko jardueratarako erregistratu ahalko dituzte domeinuak, gehienez ere hiru domeinu arte pertsonako.

Hitzarmen honek unibertsitateari lotutako proiektu akademikoetan euskararen erabilera bultzatzea eta ikasleek beraien aisialdia euskaraz bizitzea sustatzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak