Antzuolak deialdia egin die zaleei bihar taldea babesteko

Asteburuan senior mailako talde nagusiek etxetik kanpora jokatuko dute, Antzuolak izan ezik. Eta gainera, ez da nolanahiko partidua izango, igoera fasea amaitzeko bost jardunaldi geratzen zaizkielako, lehenengo biak igoko direlako, eta hirugarren dagoen Zarautzen bisita izango dutelako. 

Hori horrela, zaleen babesa eskatu dute Antzuola futbol taldeko ordezkariek Zarautzen kontrako partidura begira (Estala, 16:30). Lider dagoen Anaitasunaren zelaira egingo du bidaia UDAk, eta Mondrak Aloña Mendiren kontrario zuzena den Hondarribiaren zelaian jokatuko du. Aloña Mendik, azkenik, nahiz eta etxetik kanpora jokatu postu bat atzerago dagoen Ostadarri irabazi egin beharko dio, bestela zaildu egingo zaio, gehiago, etorkizuna. Erregional preferentean Bergarak eta Urolak ez dute amore ematen, bi garaipeneko aldearekin jarraitzen dute mahoneroek; bihar laugarren dagoen Zestoaren zelaian jokatuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.