Partekatu Goienarekin Korrikako bizipenak: bidali zure argazkiak eta bideoak

Korrikari jarraipen berezia egingo diogu Goienan, eta zure bizipenak ere partekatzea nahi ditugu! Bidali 688 69 00 07 zenbakira (Whatsapp edo Telegram bidez) Korrikan bizitako momentuen argazkiak zapatua eta astelehena bitartean.

Jasotako argazki guztiak Hemen Debagoiena saioko Argazki-klipean batu nahi ditugu; Korrikaren testigantza herritarren ikuspegitik osatuz.
Gainera, bidaltzen diren argazki guztien artean euskarazko jolas, liburu eta diskoz osatutako sorta bat zozketatuko dugu!

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.