Gizarte-ekonomiaren inguruko jardunaldiak egin ditu Mondragon Unibertsitateak Kolonbian

Kolonbian egindako jardunaldiak.

Bost hamarkadatako gatazka armatuaren ondoren eta bake-agertokiak eskaintzen dituen aukerak baliatuz etorkizunera begira hartu beharreko erabakien garrantziaz ohartarazi dituzte ekoizle eta nekazari kolonbiarrak.

Ekoizle eta nekazari talde bat gizarte-ekonomian trebatzeko jardunaldiak egin ditu Mondragon Unibertsitateak Kolonbian. Bertako unibertsitate nazionalak gonbidatuta Holandako Wageningen unibertsitearekin batera egin dituzte jardunaldiok.

Mondragon Unibertsitateko kideek astebetez jardun dute Kolonbiako nekazarien ordezkaritza bati kooperatibismoa zen den azaltzen. Bost hamarkadatako gatazka armatuaren ondoren eta bake-agertokiak eskaintzen dituen aukerak baliatuz etorkizunera begira hartu beharreko erabakien garrantziaz ohartarazi dituzte ekoizle eta nekazari kolonbiarrak.
 
Kooperatibismo aurreratua

“Kolonbiak badu berezko kooperatibismo esparru bat, baina ez du zerikusi handirik Euskadiko mugimendu kooperatiboarekin”, adierazi dute Mondragon Unibertsitatetik. “Gizarte ekonomiatik hurbilago dagoen eredu bat ezarri nahi dute euskal kooperatibismoa eta beste hainbat erreferentzia hartuta. Kolonbiako politikaren, ekonomiaren eta hezkuntzaren alorretako eragileen azken helburua herrialdearen garapen ekonomikoa eta soziala ekarriko duen eredua ezartzea da. Horretarako honako printzipioak erabiliko dituzte: erantzukizun kolektiboa, elkarlaguntza, ahalegina, berdintasuna, elkartasuna, ekitatea eta demokrazia zuzena”.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.