Langabezia tasak behera egin du martxoan

Jokin Guridi 2017ko apirilaren 4a

Langabezia tasa %9,36an kokatu da martxoa bukatzean eta Otsaileko datuekin konparatuz beherakada ahula izan du. Langabezia tasa txikiena duen herria Aramaio izaten jarraitzen du eta handiena berriz, Arrasaten aurkitzen da.

SEPEk hilero argitaratzen dituen datuenLangabezia tasa 2017 martxoa arabera, behera egin du orokorrean langabeziak Debagoienean. Eskualdeko langabezia tasa orokorra %9,36an kokatu da eta urteko lehen hiruhilekoan beheranzko joera ahula erakusten du, hilero zerbait jaisten baina joera nabarmenik hartu gabe.

Herrika ematen diren datuei begiratuz gero, Bergaran ia puntu erdiko jaitsiera izan du, azken hilean gehien jaitsi den herria izanez. Leintz-Gatzaga da berriz gehien igo den herria, puntu bat gora egin duelako. Lehen hiruhileko datuak kontutan hartuta berriz, herri guztietan zerbait jaitsi da Leintz-Gatzagan ezik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak