Batzelonan, Korrika egun osoko jaialdi bilakatu zuten. Goizeko hamarretan hasi zuten eguna Euskal Etxean eman zen gosariarekin. Ostean, Korrika hasi baino ordu erdi lehenago, herri askotan egin ohi den moduan, Korrika Txikia egin zuten. Hamaiketan Passeig del Born-en hasi zen Korrika eta 13:00etan heldu ziren Can Batlló-ra. Bertan Castellers de Sants taldekoek pilare bat egin zuten eta euskal dantzak ere ikusi ziren. 14:30ean herri bazkaria egon zen eta bazkalostea Electrotxaranga Aldats-ek girotu zuen. Eguna amaitzeko 20:00etatik aurrera kontzertuak hasi ziren: Egurra ta Kitto, Skasti eta Huntza taldeekin.
Argazkiaren egileak Bartzelona Euskal Etxea eta Beñat Txurruka dira.