Gaur hasi da Txatxilipurdiren udalekuetan izena emateko epea

Xabi Gorostidi 2017ko api. 3a, 13:10
Argazkia: www.txatxilipurdi.eus

Maiatzaren 12ra bitartean egongo da zabalik eta Txatxilipurdiren bulegoan edo webgunean egongo da horretarako aukera. Udalekuei buruz informazio zabalagoa nahi dutenentzat, informazio guneak jarriko dituzte aste honetan, eta Aste Santu ostean ere bai.

Informazio guneak 16:15eatik 18:00ak arte egongo dira ondorengo egunetan:

  •  Apirilak 4 asteartea, Musakolako, San Antolin ikastetxe ondoan.
  •  Apirilak 6 osteguna, Arrasateko herriko plazan.
  •  Apirilak 25 asteartea, Arimazubin.
  •  Apirilak 27 osteguna, Arbolapetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak