Indian ere ezagutu dute Korrika

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 3a, 08:44

Puneko (India) eskoletan ere landu dute Korrika, pozik landu ere: "Euskal kultura zabaltzeko asmoz saio batzuk aurrera eramaten gabiltza", jakinarazi du Mireia Isazelaiak, Indian dagoen Mondragon Unibertsitateko ikasleak.

Urtarriletik daude Pune hirian MUko Leinn graduko sei ikasle. "Hainbat proiektutan ibili gara lanean eta hau da kuttunena. Astebetez gure kulturaren berri eman genien ikasleei. Ariketa ezberdinak jorratu genituen, baina garrantzitsuena izan zen hizkuntzaren arloa. Pune, Maharastra estatu barruan dago; ingelesa eta hindia hitz egiten dute baina estatu bezala beste hizkuntza bat dute, maharastria. Horri indarra eman nahi izan genion eta euskara eta maharastria bultzatzeko guk geure ohiturak erakutsi genien, Korrika esaterako", adierazi du Isazelaiak.
 
Bideoan Ane, Uxue, Maialen, Jone, Miren eta Mireia daude, Puneko Neuron labs eskolako umeekin.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak