Mondra nagusitu da Bergararen aurkako derbian (0-1)

Zuri-moreek eskuratu dute garaipena Agorrosinen lehen zatian egindako gol bakarrari esker. Kopako 4. multzoko sailkapenean, Mondrak lider jarraitzen du, eta Bergarak azkenengo.

Emakumezkoen Kopako norgehiagoka jokatu dute gaur Bergarak eta Mondrak Agorrosinen, eta zuri-moreak mahoneroak baino gehiago izan dira. Arrasateko taldeak aurrea hartu du markagailuan, lehenengo zatian, eta atsedenaldira 0-1eko abantailarekin joan dira. Bergara erantzuten saiatu da bigarren zatian, baina Mondrak derbia kontrolpean izan du, eta azkenean, garaipena eta puntuak Arrasatekoendako izan dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.