Puntu bakarra UDA eta Aloña Mendirendako

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko api. 2a, 18:15

0-0ekoarekin bukatu da partida Ibarran eta Aretxabaletako taldeak eta Real Unionek puntu bana eraman dute etxera. Azkoagainen ere 0-0eko berdinketa izan da azken emaitza Oñatiko taldearen eta Hondarribikoaren arteko neurketan.

UDAk ezin izan du Irungo Real Union etxean mendean hartu, eta Aretxabaletakoek, hirugarrenak sailkapen nagusian, ez dute laugarrenarekiko (Real Union) aldea handitzea lortu. Bi taldeak ez dira fin ibili erasoan, eta neurketa 0-0ekoarekin bukatu da. Norgehiagoka hasi aurretik, UDAk areto futboleko taldeari omenaldia egin dio, 3. maila nazionalera igoera lortu duelako.

Aloña Mendik ere puntu bakarra eskuratu du etxean, Hondarribiaren kontra 0-0 berdindu ostean. Oñatiko taldea ez da gai izan baloia sareetara bidaltzeko 90 minutuetan, eta Hondarribiak sailkapenean duen 4 puntuko aldea mantentzea lortu du sailkapenean. Aloña Mendik 16. jarraitzen du, Hondarribiaren atzetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak