Huhezinema AIC kalitate ziurtagiriaz saritua izan da

Jokin Guridi 2017ko mar. 31a, 11:50

Ziurtagiria Asociación de la Industria del Cortometraje elkarteak ematen du eta film laburren zabalkundea eta babesa saritzen du. Huhezinemako aurtengo edizioaren irabazleak gaur emango dira jakitera.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia orain dela 10 urtetatik. Ez da ohiko lehiaketa bat, irakasleen laguntzarekin Kultur ekitaldien antolaketa izeneko proiektuaren baitan antolatzen baitute graduko 4. mailako ikasleek. Aurtengo edizioa 20 ikasleko talde batek antolatu du eta hi lantaldetan banatzen dira: programazioa, produkzioa eta komunikazioa. 

Antolakuntza berezia izatea izan da AIC elkarteak baloratu duen ezaugarrietariko bat kalitate ziurtagiria emateko. Honekin batera, film laburren zabalkundean, babesean eta profesionalizazioan egindako lanagatik ere saritu nahi izan du Huhezinema AIC elkarteak. Ezaugarri hauetan erakutsi duen bikaintasuna saritzen du AIC kalitate ziurtagiriak.

Aurtengo edizioak berrikuntza ugari izan ditu bere baitan. Esaterako, irudi grafiko berria aurkeztu dute eta baita atal berriak ere. Jaialdia martxoaren 29an hasi zen eta gaur, martxoaren 31, emango dute ezagutzera nortzuk diren 10. edizio honetako irabazleak, arratsaldeko 20:00tan Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak