Lan prekaritatea salatzeko txistu egin dute ESK-ko kideek ospitale aurrean

ESK-ko kideak ospitale aurrean atzo, martxoak 30.

ESK sindikatuko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo, martxoak 30, Debagoieneko ospitale aurrean hango langileen lan baldintza kaskarrak salatzeko. Ospitaleko zuzendaritzak egindako kudeaketari txistu egin zioten.

Salaketa jarriko dutela Lan Ikuskaritzan iragarri du ESK-k ospitaleko zerbitzuen gaineko lan baldintzak azter ditzaten. "Urteak dira murrizketak eta zuzendari aldaketak jasaten gabiltzala Deba Garaiko OSIan. Langileen egoera gero eta larriagoa izanda zuzendaritzaren mezua kontrakoa da, kalitatezko kudeaketa dela esanaz eta horma guztiak agiri berriekin betez, diru kantitate handiaren truke", adierazi dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.