Udaberriko oporretarako aisialdi eskaintza berezia

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 31a, 10:05

Debagoieneko hainbat herritako ludoteka eta gaztelekuek egitarau mardulak prestatu dituzte datorren oporraldirako. Hartara, ume, nerabe eta gazteek ez dute aspertzeko betarik izango. Denetariko ekintzak izango dira: tailerrak, irteerak, txapelketak...

Debagoieneko udalek haur, nerabe eta gazteei zuzendutako egitarau bereziak prestatu dituzte datozen oporretarako. Helburua, antolatzaileen esanetan, "opor egunetan ere aisialdia modu aberasgarrian igarotzeko aukera eskaintzea" da. Apirilaren 1etik 23ra bitartean denetariko ekintzak izango dira: irteerak, tailerrak, txapelketak...

Arrasate

Arrasaten bi egitarau prestatu dituzte, bata ludotekak eta bestea gazte txokoak. Lehenengoen kasuan, nabarmentzekoa da apirilaren 19tik 21era Oriora egingo duten irteera, 10-12 urtekoendako –izen ematea itxita–. Arrasaten geratzen direnendako ere izango dira ekintzak.  

Erdiguneko gazte txokoa egunero egongo da zabalik (17:00-21:00), eta hainbat ekintza izango dira: Vince Pong, Kurtzetxikira, Umore horiya...

Bergara

Bergaran ere gaztetxoek izango dute zer egin apirilaren 10etik 22ra. Nabarmentzekoa da azken egunean kart autoetan ibiltzeko egingo duten irteera.

Oñati

Oñatin ere egitarau mardula prestatu dute. Bihar, apirilak 1, kuboko ping-pong txapelketa izango da, eta hilaren 7tik aurrera ia egunero denetariko ekintzak izango dira, ludotekan zein gaztelekuan: antzerkia, Oñati Cup, antzinako jolasak...

Aretxabaleta-Eskoriatza

Aretxabaletako eta Eskoriatzako gazte txokoek egitarau bateratua prestatu dute, eta, urtero legez, Gaztekonkis egingo dute.
Haurrei dagokienez, sukaldaritza, eskulanak, birziklapena... mota askotariko jarduerak bilduko dituzten egitasmoak egingo dituzte herri bietan. Plazaren bat edo beste badago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak