Euskaraz irakurtzeko ekimena: 'Irakurri, gozatu, oparitu'

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mar. 31a, 09:00

Gasteizko Oihaneder jauregian aurkeztu zuten ekimena, aurreko astean.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du liburu dendekin, euskaltzaleen elkarteekin eta udal liburutegiekin batera.

Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmoak herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu gura ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz.
Egitasmoak parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.

Maiatzaren 31 bitartean

Izenak adierazten duen moduan, hiru pauso eman behar dira egitasmoan parte hartzeko. Hasteko, herriko liburutegian liburu bat maileguan hartu eta irakurri egin behar da –euskarazko edozein liburu izan daiteke–. Irakurri eta liburutegira itzulitakoan, fitxa bat bete beharko du egitasmoan parte hartu gura duenak, liburuari buruzko iritzia emanda. Trukean liburuzainak erosketa-txekea emango dio hitzartutako liburu bat erosteko. Azken pausoa liburua oparitzea da; lagun edo senide bati edo nork bere buruari. Ekainaren 10a da erosketa-txekeak erabiltzeko azken eguna.  

Liburutegian jasotako erosketa-txartelak euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera ematen du. Horrez gainera, liburutegi bakoitzean, 30 euroko balioa duen txeke baten zozketa egingo dute.  

Liburu gomendioen zerrenda

Iaz –hamargarren edizioan–, hainbat berrikuntza egin zizkioten egitasmoari; horien artean, Patxi Zubizarreta idazleari 50 liburu gomendatuen zerrenda osatzeko eskatu zioten. Zerrenda baliagarria dela erakutsita, aurten ere eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak