Aurtengoa, bere laugarren edizioa du U-Multirankek; 99 herrialdetako 3.280 fakultateren balorazioa eskaini du. Mondragon Unibertsitateari dagokionean, besteak beste, irakaskuntza zentroak argitaraturiko ikerketa edukien kalitatea, atzerriko unibertsitateekin elkarlanean kaleraturiko nazioarteko argitalpenak eta eskualdeko finantzazio iturri ezberdinetatik lortutako diru-sarrerak azpimarratu ditu rankingak.
Mondragon Unibertsitateak U-Multirank rankingaren garrantzia azpimarratu du: “Nazioarte mailan, unibertsitateen errendimendua konparatzeko erraminta ezin hobea da, irakaskuntza zentroen baloraziorako sistema osatuena baitu”.