Izena eman nahi duenak halabeharrez bete beharreko hainbat baldintza adostu dituzte elkarteko kideek: 18 urte edo gehiago izatea, euskaraz jakitea eta Debagoienekoa izatea. Aurrekoez gain, hezitzaile gisa jarduteko, beharrezkoa izango da Txatxilipurdik ekainaren 10erako antolatu duen egun osoko formakuntza saioan parte hartzea.