'Debagoieneko pastoriek' argazki lehiaketa deitu dute hirugarrenez

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 27a, 17:16

Debagoieneko gazta ekoizleek osatzen dute Debagoieneko Pastoriek Taldea eta hirugarrenez deitu dute argazki digital lehiaketa. Aurtengo gaia da Debagoieneko artzainak, eta aurkezteko azken eguna apirilaren 24a. Argibideak hemen.

Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan (lehiaketaren antolaketarekin harreman zuzena dutenek izan ezik) eta partaide bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak ezinbestean Debagoienean ateratakoak izan beharko dute, hau da, Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan edo Oñatin.
 
Argazkiak aurkezteko www.turismodebagoiena.com webgunean dagoen formularioa bete behar da eta ondorengo helbide elektronikora bidali: debagoienekopastoriek@gmail.com.

Bozkatzeko aukera

Edonork bozkatu ahal izango du. Horretarako, Facebooken argazki galeria bat argitaratuko da apirilaren 25etik maiatzaren 11 arte. Jendeak, "atsegin dut" eginez argazkirik gustukoena bozkatuko du.
Apirilaren 1ean erakusketa egingo da, eta orduan ere bozkatu ahal izango dute debagoiendarrek. Ondoren, Facebook galerian boto gehien jasotako 20 argazki aukeratuko dituzte maiatzaren 13an, Aretxabaletako plazan egingo den erakusketan, ikusgai egoteko. Egun horretan, jendeak paperezko botoaz zuzenean bozkatzeko aukera izango du goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Sariak maiatzaren 13an

Sariak banatuko dituzte maiatzaren 13an Aretxabaletan egingo den Debagoieneko Artzainen egunean. Eta sariak dira honako hauek:
  • Facebook galerian atsegin dut gehien jasotako argazkiak ondorengo saria izango du: Debagoieneko 25. Jardunaldi Gastronomikoko menua (bi pertsonentzako bazkaria edo afaria) eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik produktu sorta.
  • Maiatzaren 13an, Aretxabaletako plazan egingo den h elduen mailako erakusketan, paperezko boto gehien jasotako argazkiak ondorengo saria izango du: Debagoieneko 25. Jardunaldi Gastronomikoko menua (bi pertsonentzako bazkaria edo afaria) eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik produktuen sorta.
  • Maiatzaren 13an, Aretxabaletako plazan egingo den erakusketan, zuzenean paperezko botoa emandakoen artean zozketa bat egingo da ondorengo saria banatzeko: Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik produktuen sorta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak