Tabakaleran egingo dute hurrengo GazteGOTalent lehiaketa

Iker Oñate 2017ko martxoaren 23a

GazteGOTalen lehiaketako parte hartzaileak beren ideiak aurkezten.

Enpresa mundua gogoko duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteak bilduko ditu Mondragon Unibertsitateak Tabakaleran (Donostia). Bihar, egubakoitza, egingo dute GazteGOTalent lehiaketa, 9:00etan hasita.

Modaren, kulturaren eta kirolaren bueltan diharduten enpresetan sor daitezkeen erronka errealei egin beharko diete aurre parte hartzaileek; eta aurkezten zaizkien kasuen aurrean, ikasleek erakusten duten talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna baloratuko ditu epaimahaiak. "Planteatzen zaien erronkari erantzuteko ideia onena eurena dela sinestarazi behar dute ikasleek", adierazi dute ekimenaren antolatzaile diren Mondragon Unibertsitateko myGRADE graduko ikasleek. Apirilaren 7an emango dituzte irabazleen izenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak