Aurrealdean inork ez du amore ematen, UDAk ere irabazi egin du

Xabier Urtzelai 2017ko mar. 19a, 19:07

Lehenengo goleko jokaldian, Arizmendiarrietak jaurtiketa egin duen unea.

Anaitasunaren, Hernaniren eta Mondraren garaipenen ostean Aretxabaleta irabaztera derrigortuta zegoen gaur, eta Mutrikuko taldearen aurrean Iñigo Velezen mutilek ez dute hutsik egin (2-0). 

Atzo talde lanean oinarrituta lortu zuen Mondrak balio handiko garaipena (1-0, Imanol), Zarautzek kontrario gogorra dela erakutsi zuelako. Eta gaur Aretxabaletak ere irabazi egin du, horrenbestez, Debagoieneko bi taldek jarraituko dute Ohorezko Erregional mailan lehenengo lau postuen barruan lehian.

Aretxabaletakoen lehenengo gola Josu Arizmendiarrietak egin du –argazkian– eta bigarrena Perezek lortu du, penaltiz (2-0). Hala, asteburuko emaitzen ostean Anaitasunak (57 puntu) lider izaten jarraitzen du, Hernani da bigarrena (51), Aretxabaleta hirugarrena (48) eta Mondra laugarrena (46). Eta, zortzi jardunaldi geratzen dira aurretik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak