Bailarako lau idazle Arrasateko Azoka Alternatiboan

Josune Murgoitio, David Agirre eta Luis Jose Errasti debagoiendarrak eta Angel Mario Fernandez soraluzearrak beraien lan berriak aurkeztuko dituzte Azoka Alternatiboan.

Martxoaren 25ean izango den Azoka Alternatiboan lau idazle gipuzkoarrek parte hartuko dute eta beraien lanak erakutsiko dituzte, irakurle interesatuek idazleekin hitz egiteko aukera izango dutelarik.

Aretxabaletako bi idazle izango dira bertan, David Agirrek Triangulos en la cueva lana aurkeztuko du, altxor baten bilaketari buruzko liburua, eta Luis Jose Errasti, Altruista lana aurkeztuko duena, non altruista izatea uztea nolako erraza den azaltzen duena.

Arrasateko Josune Murgoitiok aldiz, Colores prohibidos nobela ekarriko du eta  bertan Euskal Herriko indarkeria sozialaren inguruko istorio bat kontatzen da, ETA erakunde armatua aipatu gabe. Azkenik, Soraluzen bizi den Angel Mario Fernandez Argentinarrak Hijos del Corralito. La guerra del agua liburua aurkeztuko du, txirotasunaren eta bazterkeriaren inguruan hitz egiten duena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.