Puntuaren 100. zenbakirako kanpaina abian da

Martxoaren 31n, Puntua astekariaren 100. zenbakia kaleratuko dugu. Zenbaki borobil horrekin lotuta #Puntua100arrazoi kanpaina jarri dugu martxan Goienako hedabide guztietan. Puntua-ko kolaboratzaile eta bazkideei aldizkaria zergatik irakurtzen duten galdetu diegu; jasotako erantzuna bikaina izan da. Hori horrela, martxoaren 31ra bitartean, zuekin partekatuko ditugu 100 arrazoi horiek.

Puntua etxean nola jaso
Goiena Klubeko bazkideek jasotzen dute Puntua astero etxean. Puntua jasotzea nahi baduzu deitu edo bidali mezu bat 688 69 00 07 zenbakira (Whatsapp edo Telegram bidez) edo klikatu hemen. Egubakoitzero Puntua jasotzeaz gain, deskontuak izango dituzu eta astero zozketetan parte hartu ahalko duzu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.