Oihana Arana eskoriatzarrak, Ane Zuazubiskar arrasatearrak eta Martin Berrizbeitia aretxabaletarrak jardun zuten bertsotan atzo, Debagoieneko taldean. Bertsorik onena ez zuten abestu epaileen esanetan, baina gustura geratu ziren egindako lanarekin: "Eta gure saioa publikoaren gustukoa ere izan zela esango genuke".
Gipuzkoako herriarteko taldekako bertsolari txapelketa otsailean hasi zen, eta lehen itzulia bukatutzat eman dute aste bukaeran izan diren norgehiagokekin. Debagoieneko taldeak aurrera egin ez arren pozik agertu dira kideak: "Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako eskolok elkarlanean jardun dugu, ez bakarrik bertsotan egiteko, baita gaiak jartzeko orduan eta epaile lanetan. Eta hori positiboa izan da".