Hitzarmena sinatu dute MUk eta Siemens enpresak

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 10a, 15:18

Goi Eskola Politeknikoak eta Siemens enpresak lankidetzan jarduteko hitzarmena sinatu dute gaur. Zientziaren eta teknologiaren alorretan jardungo dute elkarlanean, batez ere profesional gazteak Industria Automatizazioarekin lotutako gaietan trebatzeko.

MUko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile Carlos Garciak, Siemens enpresako Iparraldeko eskualde-zuzendari Daniel Sainz de Charterinak eta Automatizazioaren alorreko finantza-zuzendari Christian Franzek sinatu dute gaur. Hitzarmena bi urterako izango da, beste bi urterako luzatzeko aukerarekin, eta hori beste hitzarmen batzuekin osatuko dute.

Haren helburu nagusia da Industria Automatizazioarekin lotutako jarduerak garatzea, besteak beste, irakasleen prestakuntza, hezkuntza-edukien hornidura, araututako eta etengabeko prestakuntzako jarduerak eta bi enpresen arteko I+G+b zerbitzuak.

Unibertsitateko ordezkariek zera jakinarazi dute: "Hitzarmenak erantzuna ematen dio Unibertsitatearen honako estrategia honi: euskal industriaren beharrei erantzuna ematea, enpresekin lankidetzan, etorkizuneko industriaren aldaketei aurre egingo dieten profesionalak trebatuz; eta, aldi berean, hori egiteko, punta-puntako enpresen ezagutzaz elikatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak