Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailetik bidalitako oharrean jakinarazi dutenez, LAB eta UGT sindikatuek ordezkatzen dute langileen gehiengoa, eta, hain zuen, akordioa bi sindikatu horiek sinatu dute. ELAren kasuan, "altxatu egin da mahaitik", oharrean zehazten dutenez.
Sinatu duten akordioaren arabera, hitzarmen berria egingo dute, 2019. urteko abenduaren 31ra arte luzatuko dena. Hitzarmen berrian honakoak jasoko dira: ordainsarien igoera; zerbitzuaren barne antolakuntzaren etorkizuneko negoziazioan langileen parte-hartzea; aparteko orduen jaitsiera mailakatua; eta enpleguaren aldeko apustua, aldi baterako lanpostuetako hainbat mugagabe eginez.
Gaur Gipuzkoako Lan Delegazioan Pesa SAk Enpresa Batzordeko kideek sinatutako hitzarmenaren ondorioz, bihar abiatzekoa zen greba bertan behera geratu da. Grebak, bereziki, honako lineatan eragingo zuen: Donostia-Bilbo, Donostia-Gasteiz eta Donostia lurraldeko gainerako herriekin lotzen duena.