Brexita azaltzeko 'Great Bus' ekimena Arrasaten

Imanol Gallego 2017ko mar. 8a, 13:16

Brexit ondorengo negozioak, ikasketak eta turismoa nolakoa izango diren erakusteko asmoarekin Arrasaten egin du geldialdia Great Bus ekimenak. Britania Handiko enbaxadak abian jarri duen autobus honek hiru hilabetez Brexit-aren ondorengo Erresuma Batuaren onurak erakusten arituko da hainbat hiritan.

Brexit-ak ezinegona eragin du Europako ekonomia eta herritarrengan. Erreferedum bidez onartu zenetik, erantzunak baino, galderak sortu ditu Erresuma Batuak hartutako erabakiak. Orain, jendeari Britainia handiaren norabide berria azaltzeko, enbaxadak Great Bus ekimena martxan jarri du. Brexit-a orain parlamentuan aztertzen ari dira, eta seguruenik prozesua hil honen bukaeran abiaraziko dute, orduan iritsiko da negoziazioen txanda. Beste gai batzuen artean gurean bizi diren 3.000 britaniarren eta Erresuma Batuan dauden europarren gaia landuko dute.
 
Brexit-a gauzatzen denean Erasmus bezalako programei esker Britainia handia helmuga duten ikasleen egoeraren berri ere eman du enbaxadoreak. Arrasatera etorrita, bailarako enpresen etorkizuna ere izan da bisitan landu beharreko gaietako bat. Erresuma Batua Euskadiko enpresen laugarren bezeroa da-eta.

Arrasaten egon eta gero, Brexit-aren osteko Britainia Handiaren aukerak Bilbo, Santanderren, Oviedon eta A Coruñan erakutsiko ditu autobus honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak