Prestakuntza ikastaroak antolatu dituzte ekintzaileentzat

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 7a, 11:31

Ekin Debagoienean izenarekin prestakuntza saioak egingo ditu Debagoieneko Mankomunitateak Foru Aldundiaren laguntzarekin. Saioak debalde dira, eta lehenengoa martxoaren 22an egingo dute: Zer jakin behar dut nire negozioa martxan jartzeko?

Izena aurrez eman behar dute interesatuek plazak mugatuak direlako. Saio batean baino gehiagotan har daiteke parte.

Hona hemen egitaraua:

  • Martxoak 22 (09:30-12:30): Zer jakin behar dut nire negozioa martxan jartzeko?
  • Apirilak 3, 4 eta 7 (09:30-13:30): Negozio Plana. CANVAS eredua
  • Maiatzak 8 (09:30-13:30): Tresnak nire negozioa kudeatzeko eta kontrolatzeko
  • Maiatzak 10 (09:30-13:30 (teoria) eta 15:00-17:00 (praktika): Betebehar fiskalak
  • Maiatzak 15 (09:30-13:30): Nola posizionatu nire negozioko web orria?

Izena emateko eta argibideetarako Garapen Agentziara jo behar da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak