Debagoieneko langabezia tasak behera egin du azken hilabetean

Jokin Guridi 2017ko mar. 2a, 11:40

Beherakada ahula izan arren, langabezia tasa orokorrak behera egin du herri gehienek bezala. Aramaio da langabezia tasa baxuena duen Debagoieneko herria eta Elgeta gehien jaitsi dena.

Debagoiena langabezi tasa otsaila

EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu dituen datuen arabera, behera egin du orokorrean langabezia tasak otsailean Debagoienean. Eskualdeko langabezia tasa orokorra %9,5ean kokatu da, urtarrileko datuekin alderatuta zerbait jaitsi dela ikus daiteke.

Herri gehienetan ere jaitsi dela ikus daiteke datuetan, Elgeta izanik gehien jaitsi den herria. Leintz-Gatzaga izan da portzentajetan gehien igo den herria eta Aramaio langabezia tasa baxuena duena. Hala ere, orokorrean nahiko datu antzerakoak daude urtarrilarekin alderatuta eta hurrengo hilabetetako bilakaera ikusi beharko da 2017ko tendentzia nolakoa izango den ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak