Mondragon Team Academy sareak MentorHonoris saria jaso du Madrilen

Jokin Guridi 2017ko ots. 28a, 14:11
TeamLabseko Felix Lozanok jaso zuen saria

AMCES elkarteak eman ditu lehen aldiz MentorHonoris sariak Madrilen izan den Espainiako lehen mentoring kongresuan eta 15 pertsona eta erakunderen artean Mondragon Team Academy nazioarteko sarea saritua izan da.

Mila pertsonatik gora dira Mondragon Team Academy (MTA) sarea osatzen dutenak, hainbat proiektu ezberdinetan parte hartuz. Tartean, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza Graduan parte hartzen dutenak ere. MentorHonoris saria ekintzailetza bultzatzen egindako esfortzuagatik eman diote, batez ere aholkularitza prozesuak barneratzearren egindako esfortzuagatik. MTA gaur egun zortzi lekutan kokatuta dago: Irun, Oñati eta Bilbon Mondragon Unibertsitateak kudeatuta; Madrid eta Barcelonan TeamLabsek; Valencian Florida Universitariak; Queretaron Universidad Mondragon Méxicok; eta Shanghaien MTA Chinak kudeatuta.

AMCES Espainiako Mentoring Elkarteak antolatu du kongresua, 800 partaidetik gora ditu elkarteak eta era honetako Europako elkarterik handiena da. Kongresua otsailaren 27an Madrilgo Caixa Forum auditorioan ospatu da eta enpresa ekosistema batean aholkularien irudia nabarmentzea eta bere garrantzia aitortzea du helburutzat. Bertan, ekintzaileek, enpresa azeleratzaileak eta business angel-ak parte hartzeko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak