Julen Irizar lehengoz aurreneko hamarretan profesional mailan

Xabier Urtzelai 2017ko otsailaren 24a

Euskadi Basque Country–Murias Taldeko Julen Irizar ziklistak hamargarren postua lortu du Volta ao Alentejoko bigarren etapan. Monforte eta Portel artean (171 km) ospatu dute bigarren etapa eta Johim Ariesen-ek (Metec - TKH) lortu du garaipena.

 Jon Odriozolak, taldearen kirol zuzendariak, oso positibotzat jo du Bergarako txirrindulariaren hamargarren postua: “Txirrindulari ausarta da, ikasten ari da eta hobetzen jarraitzeko ilusioa du. Bere ibilbide profesionalari oso ondo ekin dio Julenek eta emaitza hau benetan bikaina da taldearentzat. Bestalde, Gari Bravo onenekin dugu sailkapen nagusian. 12. izan zen lehenengo etapan eta azken egunera arte itxaron beharko dugu lasterketa kontrolpean daramaten taldeei ezustekoa eman eta sailkapenean hobetzen saiatzeko”, adierazi du Odriozolak. Bihar hirugarren etapa izango da jokoan, Mourão eta Mértola. 208 kilometro izango ditu etapak, aurtengo Volta ao Alentejoko luzeena eta esprinterrentzat egun aproposa izango da berriz ere.

Informazioa eta argazkia: murias-taldea.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak