Enpresetan energia aurrezteko programa jarri du abian Mankomunitateak

Industria enpresetan energia kudeaketa hobetzeko programa jarri du abian Debagoieneko Mankomunitateak, Bergarako Udalaren babesarekin. Izena emateko epea martxoaren 3an bukatuko da.

Eraginkortasuna lortu eta energia aurrezteko zerbitzua 5 eta 50 langile bitartean dituzten enpresei zuzendu diete. Hiru zerbitzu izango dituzte:

  • Energiaren erabileraren barne azterketa: instalazioen, ekipoen eta erregaien erabileraren analisia.
  • Enpresaren pertsonala energiaren eraginkortasunaren alorrean orientatu.
  • Energiaren eraginkortasun ezak sortutako kostuen balorazioa.

Horretarako egutegi bat zehaztuko dute: enpresaren egoeraren diagnostikoa egin, lan taldea osatu, ekintza plana diseinatu eta neurri zuzentzaileak ezartzeko.

Izena emateko eta argibideak eskatzeko Mankomunitatera deitu behar da (943 79 30 90) edota enpresa@debagoiena.eus helbidera idatzi. Parte hartu nahi duten enpresek martxoaren 3a baino lehen eman behar dute izena eta 100 euro ordaindu.

Aholkularitza teknikoa

Aholkularitza teknikoa ere eskaini diete Debagoienean kokatutako enpresei. Proposamenak otsailaren 27rako aurkeztu beharko dituzte helbide elektronikora bidalita (enpresa@debagoiena.eus) edo paperean, Mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.