Berritutako programazioarekin dator Goiena Telebista. Gaurkoak albistegiak Berriak ordezkatuko du; bertako albisteak jasoko dituzte saioan eta 14:30ean eman, orain arte lez.
Hemen Debagoiena, ostera, Debagoiena Zuzenean saioaren ordez dator (18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan). Ordubetean eta formatu arinean Debagoienean sortutako kontuak jasoko dituzte, besteak beste, izango dira erreportajeak, elkarrizketak, Gaurkoak saioko albisteak, Interneteko kontuak eta Goiena Aldizkaria eta Puntua aldizkarietako berriak.
Kirola, musika eta elkarrizketak
Programazioa osatuko dute beste hainbat saiok. Hona hemen egunero izango direnak:
- Astelehenetan: Harmailatik kirol saioa.
- Martitzenetan (martxoaren 8an hasita): Harira, elkarrizketa saioa.
- Eguaztenetan: Galde Gazte, gazteek egindako elkarrizketa saioa. Lehenengo gonbidatua Txerra Bolinaga musikaria izango da.
- Eguenetan: Kulturrizketak, kultur arloko ekoizleen arteko elkarrizketa saioa. Alex Sardui eta Izaro musikarien arteko elkarrizketa jaso dute lehenengoan.
- Egubakoitzetan: Amaia DJ, musikaren gaineko saioa.