Agerraldi anitza SARE-ri 2015an konfiskatutako dirua itzultzeko eskatuz

Jokin Guridi 2017ko ots. 14a, 13:59
Argazkia: https://twitter.com/sare_herritarra

Arlo desberdinetako norbanakoek agerraldia egin dute gaur Bilbon, 2015eko urtarrilean Auzitegi Nazionalaren aginduz konfiskaturiko diruaren itzulera eskatzen duen manifestua babesteko.

2015eko urtarrilak 12an guardia zibilak auzitegi nazionalaren aginduz 140.000 euro konfiskatu zizkion SARE-ri. Diru hori, euskal presoen urruntze politikaren aurka urtero deitzen duen manifestazioan bildutakoa zen eta 150 poltsatan zeuden jasoak. Poltsak Bilboko LAB sindikatuaren egoitzan zeuden gordeta, gordailu leku gisa, bankura eraman bitartean. SARE-k publikoki adierazi zuen diru bilketa manifestazioaren antolaketak eragindako gastuak ordaintzeko zela: eszenatokia, soinua, iragarkiak, sareetan zabaltzea…

Otsailaren 23an Auzitegi Nazionalean ikusiko da SARE-ren helegitea, orduan konfiskatutako dirua itzuli edo ez erabakitzeko. SARE-ren hitzetan, “Azken bi urteotako adibideek, ulergaitzagoa egiten digute dirua ez itzuli izana”, 2016 eta 2017 urteetan egindako manifestazioetan ez baita jasotako dirua konfiskatu.

Hainbat eremu eta sentsibilitate ideologikoko norbanakoek babestu dute manifestua 2015ean konfiskaturiko diruaren itzulera eskatuz. Tartean, Carlos Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak; Xabier Arzalluz EAJ-ko lehendakari ohia, Begoña Errazti EA-ko lehendakari ohia; Dani Arranz Bizkaiko Gobernadore Zibil ohia; Andoni Aizpurua, Pili Kaltzada, Xabier Euzkitze, Juan Kruz Lakasta, Mirentxu Purroy, edota Martxelo Otamendi, kazetariak; Paul Rios, Maite Aristegi, Txutxi Ariznabarreta eta Juan Mari Olano besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak