Fagor Ederlan Group "pozik" agertu da 560 milioiko salmentak izan dituelako

Mirari Altube Arrese 2017ko ots. 14a, 14:27
Marcial Iruretagoiena Fagor Ederlaneko zuzendaria eskua ematen Herbert Diess VW markaren lehendakariari.

Fagor Ederlanendako urte garrantzitsua izan zen 2016a. Eta taldeko kideek horren arrazoiak eman dituzte: IZB azokan parte hartzea, British Foundry Medal saria eskuratzea eta erreferentziako hornitzaile global gisa sendotzea, besteak beste.

Fagor Ederlan Groupeko kideak "pozik" agertu dira iazko ekitaldiarekin: "Taldeak, automobilgintzaren sektorean erreferentziako hornitzaile globala baita, 560 milioi euroko negozio zifra lortu zuen. Talde osoko plantilla 3.600 langilek osatuta dago, mundu osotik dituen 20 ekoizpen plantatan banatuta"

Era berean, Fagor Ederlan Groupek "hornitzaile global gisa egin duen ahalegina eta eduki duen aurrerapen handia" azpimarratu gura izan du: "20 ekoizpen plantek, automobilgintzaren sektorearen eskualde nagusietan daudenak, 19 milioi osagai baino gehiago ekoizten eta hornitzen dituzte frenoetarako, 10 milioi osagai baino gehiago portamengetetarako eta 6 milioi osagai baino gehiago motor eta transmisiorako".

Gogorarazi dute, gainera, 2016aren itxieran, Fagor Ederlan Groupek behe presioko aluminioaren galdaketarako bi planta berri zituela, bata Mexikon, eta bestea, Bergaran. Planta bien artean 90 lanpostu sortuko dituztela ekitaldi honen amaierarako jakinarazi dute: "Aurreikusita dago 300 postuko kopurura iristea lau urtean".

IZB azokan

Beste hainbat mugarri kualitatibo garrantzitsu ere azpimarratu gura izan dituzte. Horietako bat da  IZB 2016 azokako parte hartzea. "Automobilgintzako osagaien nazioarteko azoka bat da, eta Fagor Ederlan 2014az geroztik beti joan da. Ekitaldian eduki duen presentzia oso ondo baloratu da, izan ere, 130 lagun baino gehiagoren bisitak eduki ditu eta 20 bilera baino gehiago bezeroekin. Gainera, Fagor Ederlanentzat ohorea izan da VW taldeko Herbert Diess jaunak –VW markako Lehendakaria- eta Ralph Brandstätter jaunak –VW markaren Hornikuntza Zuzendaria– bisitatu izana". Azoka horretan, Fagor Ederlanek bere produktu "lerro guztietarako dituen soluzio aurreratuen proposamena" aurkeztu zuen, horien artean nabarmenduta produktua arintzeko garapenak, hala nola aluminiozko freno diskoak eta disko bimetalak, eta aluminiozko portamangeten azken garapenak edo HPDC aluminiozko motor blokeak.

Beste mugarri aipagarri bat British Foundry Medal sari ospetsuak erakutsitako aitortza izan zela diote: "Sari horrekin onartzen da produktua arintze aldera materialak eta ekoizpen prozesuak garatzen egindako lana".

Gaineratu dute Fagor Ederlan Group automobilgintzako hornitzaile liderra dela, nagusiki Txasis eta Powertrainen horniketan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak