'Ostegun eskalatzaileak' ekimena, Ibarra Kiroldegian

Debagoiena Eskalatzaileak taldeak hitzaldi eta bideo emanaldi zikloa antolatu du. Otsailaren 16tik hasita, mendiarekin eta eskaladarekin lotura duten hiru formakuntza saio egingo dituzte eguenero, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Hasteko, eguen honetan –hilak 16– “Eskalada lesioak: sintomak, kausak, tratamendua eta prebentzioa”, izeneko berbaldia egingob dute Andoni Ormazabalen eta Ioritz Gonzalez Lertxundiren eskutik (19:00etan). Eta ondoren lesioak tratatzeko tailerra egingo dute. 

Otsailaren 23rako, berriz, (19:00) bideo emanaldia prestatu dute, “Raneroko Otsoak” izenekoa. Emanaldi hori Txober eta Txetxu eskalatzaile bizkaitarrek Karrantzako eskualdean irekitako bide berrien inguruko ikusentzunezkoa da.

Eta, martxoaren 2rako Josean Mulasen eta Ruper Aialaren eskutik berbaldia izango da, Gazteak entrenatzeko metodologia izenburuarekin (19:00).

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.