Goiena Telebistako antena ere kaltetuta

Eneko Azkarate 2017ko ots. 13a, 11:45

Haizetearen ondorioz, Goiena Telebista ez da ikusten Lurreko Telebista Digitalaren bitartez -bai, ordea, Euskalteko kable bidez-. Aretxabaletako Galartza auzoan haizeteak hainbat pinu bota ditu eta, ondorioz, kalteak eragin ditu argindarraren azpiegituretan. Murugaineko antena argi barik dago eta ezin da emisioa zabaldu. Konpontzeko lanetan dihardute teknikariek eta Iberdrolako langileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak