Haize zakarrak astindu du Azkoagain, eta alboko sake ugari atera bezain pronto irten dira kanpora horren eraginez. Horrez gain, atezainek ateko sakea ateratzean, edo faltaren bat egon denean, baloia ezin geldi mantendu aritu dira jokalariak.
Lehen zatian ez da gol aukerarik izan ez ate batean, ez bestean. Bigarren zatian aldiz, hasi eta gutxira, Aloñako Martxel Aiastuik aukera polita izan du buruz jaurti duen errematea sareratzeko, baina kanpora joan da. 38. minutu aldera, bestalde, UDAko Iker Sanchezek area kanpotik jaurtikitako jaurtiketa langa gainetik joan da gutxigatik. Hala, besteak beste, bi aukera nabarmen hauek sare barrura sartu barik amaitu da partidua. Bada, taldeek ezin izan dute euren jokoa egin haizeak baldintzatuta eta 0-0 amaitu da partidua, puntu banaketarekin.