Joan den asteburuan eta oraingoan, Durangoko Landako gunean Berdeago azoka egiten dihardute. Euskal ingurumen iraunkortasun azoka da honako hau, eta, hitzaldiak edota tailerrak antolatzeaz gain, arlo horietan lanean diharduten enpresek standak jartzen dituzte. Bada, Debagoieneko ordezkariak ere badaude horien artean.
Ekitermik, Ion Leihoak eta Alet Taldea dira ordezkariok. Lehenengoa Arrasateko kooperatiba bat da, eta efizientzia energetikoaren arloan dihardu. Ion Leihoaken, berriz, aluminiozko arotzeria egiten dute. Alet Taldeari dagokionez, energia fotovoltaikoa, termikoa eta geotermia lantzen du.
Horiek joan den asteburuan izan dira Durangon. Oraingo astean ere izango da bailarako ordezkaririk. Izan ere, Josu Oleaga arrasatearra Tazebaez enpresaren ordezkaria egongo da; era berean, azoka antolatzen diharduen taldea da.