Korrika hasiko den egunerako kilometro bat hartu du Udalak

Korrika Aramaiotik pasako ez den arren, herrian eratutako Korrika batzordeak kilometro bat diruz laguntzea adostu zuen. Aurtengo edizioa Otxandiotik abiatuko da, arratsaldeko bostetan, eta Legutiora iristeko kilometro baten faltan hartuko du lekukoa Aramaiok. Kilometroa Udalak diruz lagundu duen arren, herritar guztiek parte har dezakete.

Jaialdia Aramaion

Herriko talde ezberdinen parte hartzearekin jaialdia egingo da kiroldegian. Martxoaren 31n egitea aurreikusten da, eta bertsoak eta abesbatzen kantaldiak ez dira faltako. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.