"Aretxabaletako plazan elkartu ginen guztiok, 40 lagun inguru, eta euritan abiatu ginen, aurreko irteeran bezala aterkiak zabalik eta oraingoan gogor eusten, haizea zela eta", jakinarazi dute mendi buelta egin zutenek eta gaineratu: "Kanposantu albotik gora, bidezidor ezezagunetatik aurrera jo genuen. Bedoña auzotik gertu geundela bidegurutze baten Larrino aldera jotzea erabaki genuen, euri eta haize giro eskasa ikusita bertako aterpean babesteko asmoz. Elizatean hamarretakoa jan eta Aretxabaletara zuzen jaitsi ahal izan ginen".